Hainbat diziplinatako saio aitzindari honek politika-gatazken ikuspegi ireki,
aldakor eta ebolutiboa eskaintzen du. Nahiz eta hasieran behintzat Euskal Herriko gatazka
etnikoa eta politikoa izan oinarri, nagusiki herri indigenen eta eratutako nazio estatuen
artean dauden gainerako arazoetara bideratutakoa da. Pertsonaz haraindiko ikusmolde hori
gaur egungo garai-aldaketaren, hemen "aldi interparadigmatiko" gisa izendatzen
denaren, indarkeria politikoa gainditzen lagun dezakeen hermeneutika integralaren modu
berri bat aurkitzen eta aplikatzen saiatzen da. Begi-bistakoa da beharrezkoa dela
berehalako aldaketa oso eta kulturaz haraindiko zabal eta sakona, lehenik eta behin,
gatazka ororen benetako erroak eta mekanismoak fokatzeko eta bigarrenik, kontzientzia
hedatuaren eta guztia barne hartuko duenaren, munduaren kosmoikuspegi integral berri
baterako bidea ireki eta zolatuko duenaren, eredu berri bat zedarritzeko.
Funtsean, ondorengo galderak formulatzen dira: zer ari da benetan gertatzen munduan,
gizateriaren zatirik handiena krisi sakon batean, gero eta handiagoa eta gaindiezina den
krisian, egunez egun giza bizitzaren alderdi guztietan gero eta eragin ezkorragoa duen
krisian murgilduta egoteko? Egoera horrek aditzera eman nahi al digu giza funtsaren
nukleoa bera aldatzen ari dela, neke-minez bada ere kosmoikuspegi ulerkorragoa eta bere
buruaren ezagutza handiagoa izango duen gizaki desberdin bat erditzen saiatzen ari
bailitzan? Gizakiok inguratzen dituen kosmosa, barnetik nahiz kanpotik,hobeto ulertzeko
zorian al gaude? Gizateria hazten ari al da, osotasun gisa, nazioz haraindikoa, baita
historiaz haraindikoa ere, den izpirituaren garai berri baterantz, planetaren kontzientzia
solido eta sintetikoagoan, aniztasun-mota oro bakean negoziatzeko gai izango denean
oinarritutako garairantz? Liburu honek gonbitea luzatzen digu eta galdera horiek guztiek,
ikusi batera erantzuten oso zailak iruditu arren, oso antzeko erantzunak, orokorrak eta
batzuetan errazak izan ditzaketela proposatzen du, nahiz eta aintzat hartu horrek nahitaez
eskatzen duen kontzientzia-aldaketa drastikoa.
Helburu hori lortzeko asmoz, errealitate objektiborako zein subjektiborako hurbilpen
berria aurkezten du. Ikuspegi sinergiko, enpatiko eta ebolutibo hori artikulatu ahal
izateko, kontzeptualizazio integral berri bat, hemen "iraultza ebolutibo" gisa
izendatzen dena, aurreratzen du gizakiaren kontzientziaren osotasunerako. Era berean,
terminologia berri bat sortu beharrean gara. Hori "esperanto psikologikoa",
Kosovon gertatu berri den krisian bezala "hooliganismo eta hiperdualismo
politikoaren" mota guztiak gainditzeko gai izango den izpirituaren metahizkuntza,
bailitzan ulertzen da. Horrezaz gain, azterketa honek beste hainbat gai era hartzen ditu
barne: "krisien, gatazken eta giza suntsigarritasunaren dinamika orokorraren
teoria" eta "izpirituaren matematika" izenekoa beste hainbaten artean.
Bestalde, pertsonaz haraindiko fokatzea hartzen du, "Gaizkiaren izaeraren kontzeptu
integratua, bere funtsa, izaera eta esanahia" argituko dituena. Ildo beretik,
"egungo mundu-krisiaren historiaz haraindiko fokatze berria" azpimarratzen du,
baita razionalaz gaindiko sintesia ere. Azken hori "pertsonaz haraindik
oautodeterminazio - prozesuaren" gisakoa litzateke: kontzientzia-mota eta
mailen arteko negoziazio-politikoaren mota bat, benetan demokratikoa eta adualista izango
dena. Horren guztiaren bitarteko "elkarrizketa dialogikoa", "kulturaz eta
nazioaz haraindiko interernalkuntzara" bideratutakoa, azkenean "pertsonaz
haraindiko politika manifestura" mugatuko dena, izango da. Ondorio gisa esan genezake
saio hau benetako politika antitotalitariora iristen saiatzen dela, sortzen ari den
paradigma berriaren, zientziaren, kulturaren eta izpirituaren ingurukoaren,zati gisa.
Errealitatea modu berri horretan ulertzera iristeko ezinbestekoa da ahalik eta sakontasun
eta potentzialik handienarekin kontzientziazio adualistan eta antitotalitaristan
murgiltzea, baita giza kontzientziaren mugalderik, motibaziorik, mugarik eta estadiorik
ilunenetan, kontzienteetan zein inkontzienteetan, murgiltzea ere. Fokatze integral eta
"erradikal" honen arrazoibidea honakoa da: epe laburrera nahiz luzera, edozein
"hiperdualismo-mota" aurrez aurre jarritako indarkeriazko kanpoko errealitatea
zorrotz determinatzera iristen da. Hori, gainera, norbanakoaren, psikologiaren eta
izpirituaren mailetan ez ezik, kosmoikuspegi eta ideologia sozio politikoetan ere
gertatzen da. Bide horri jarraiki, Euskal Herriko gatazka zaharrak (batez ere alderdi
fisikoaren nahiz psikologikoaren ikuspegitik hegoaren eta iparraren, ekialdearen eta
mendebaldearen, aurremodernitatearen eta modernitatearen, indibidualismoaren eta
kolektibismoaren, kapitalismoaren eta marxismo setatiaren arteko bidegurutzean erdiratuta
bizi delako) aukera paregabea eskaintzen du "herrialde esperimentalaren" eredu
pluralista, eredu integral berri honek planetako beste eskualde gatazkatsu batzuk
baketzeko duen erabilgarritasunaren adibide paradigmatiko gisa baliagarri izan litekeena,
aurkitzeko.
Salvador Harguindey, Onkologian espezialiazaturiko mediku (Bufalo --
New Yorkeko Roswell Park Memorial Instituan) eta Medikuntzako Doktore (Euskal Herriko
Unibersitatean) dugu. Zenbait elkarteko kide ere bada, hala nola Psikologia
Transpersonaleko Elkarte Iparramerikarrekoa (ATP), Psikologia Transpersonaleko Espainiako
Elkartekoa (SEPT) eta Medikuntza Onkologiako Europako Elakartekoa, eta lan original ugari
argitaratu du minibiziaren bame-bameko izaerari eta gaixotasun hori sorraratzen duten
kausa eta mekanismoei buruz. Orain arte, bi eleberri ditu idatzita: "Un niño sin
recomendaciones o La Cuna de Don Quijote" (Ed. Helios, 1981) eta "Las vidas de
Daniel y George" (Ed. Luz Pradera, 1987). Horrez gain, egunkarietan artikulu ugari,
istorio laburrak eta zenbait liburutan kolaborazioak egin ditu, nola zientzi liburutan
hala literatur lanetan. Bere hurrengo eleberria. "El día que Dios fue al cine"
laster argitataratuko da.