GARRANTZIZKO PERTSONAIAK


Antonio de Alzega

Okendo Almirantearen agindupean Tromp holandarraren aurka borrokatu zuen 1635. urtean Mantxa-ko uretan, bizirik irten zirenetako bat izan zen.

 

Juan José Antzisu Iartza (1802-1865)

Bartzelonako Botika Fakultateko Katedratikoa eta Erregearen botikaria izan zen.

 

Juan Bautista de Ansa (XVIII)

"Sta Rosa de Core de Guachi" Mexikoko betiko Kapitaina izendatuta.

 

Martín de Barandiaran

"San Juan de Mexico" -ko Indiar lantzeroen Komandantea.

 

Agustín de Kardaberaz (1703-1770)

Jesuita eta apostola izan zen. Euskeraz hainbat liburu idatzi zituen, errezatzeko gehienak.

 

Jose Manuel Lujanbio Retegi (1860-1936)

Euskalerriko bertsolari oberenetarikoa izan da. TXIRRITA bezala ezagututa izan zen.

 

Juan de Urbieta (?-1553)

Francisco I atxilotu zuen, Pavia-ko gatazkan, ordainaz, armarria jaso zuen. Hernaniko elizan lurperatua dagoen arren, bere hilobia Bonaparteko Frantziar soldaduengatik bortxatua izan zen.

 

José Agustín de Zuaznabar (XVIII)

Errege kontseiluaren idazkaria eta "Real Compañia Guipuzcoana de Caracas"-eko zuzendaria 1754 urtean.

 

Miguel Antonio Zuaznabar (XVIII)

Felipe V eta Isabel Farnesioren kamara laguntzaile izan zen, Diru-biltzeko kontseiluaren parte-hartzailea izan zen, bere zerbitzuaren ordainaz, Erregeak Hernaniko elizako Patronatua ezkeini zion 1743 urtean. Aingurako fabrika Hernanin jarri zezaten lan egin zuen.

 

Hasierara itzuli

HERNANI, sagardoaren lurraldea.
Jon Garmendia Olarra, 2000. jongar@jet.es