KOKAPENA ETA

HISTORIA

 

Hernani buruz ezagutzen dugun lehendabiziko datoa, 1014ko apirilak 17 an agertzen da, dokumentu ospetsu baten kopian agertzen den bezala, nafarroko Santxo III -ak Leire-ko monastegiari San Sebastian izeneko monastegi bat oparitu zion "in finibus Ernani ad litus maris", Ernani bukatzen denean, itsasoan.

Ikerketak diotenez, Hernani, herria bezala sortu aurretik, Urumea eta Oria ibaien artean, Arano eta itsasoa muga gisa zuelarik bertan zegoen bailararen izena zen. Bailara honi lurraldeak kenduaz, sortu ziren inguruko herriak, baita Hernani herria bezala ere.

Hernani herria bezala sortu zenean, Gipuzkoa politikoki Nafarroarekin loturik zegoen, elizari zegokienez, Iruņak eta Baionak bereganatu nahi zuten herri bat zen.

Hernanik ekonomikoki hiru iturri izan zituen: arrantza, nekazaritza eta burniaren industria. Udal artxiboetan agertzen denez, 1388 urtean, Errotaran burnitegi baten kontratua agertzen da honezkero. Esan dezakegu Hernanik portu bat ere izan zuela, bertan itsasontziak eraikitzen ziren, komertziorako ere erabiltzen zen, Akitaniatik garia ekartzeko, e.a., berez, nafarroarako itsas adar bat zen komertzialki. Kuriositate gisa, esan dezagun Espainiko "Armada Invencible"-ko lehen ontzia edo "Nao capitana", Hernaniko portuan eraiki zutela.

Bere Historiaren zehar, gatazka ugari bizi izan dira Hernanin, 1512. urtean frantziar ejertzitoak, 15.000 lagunez osaturik, herria erre egin zuten. Hurrengo mendean, frantziarrak herri honetara hiru edo lau alditan berriro ere bueltatu ziren. 1813. urtean izan zen, fantziarrak hemendik pasa ziren azkeneko aldia. Maņuel izeneko herritar batek, urte honetan, bere trabuko zaharrarekin, tiro egin omen zion Mariscal Bessičres-i "Comandante en jefe del ejercito del Norte" kale nagusiko 46 zenbaki parean dagoen teilatutik.

XIX . mendean, herriak bi Karlista gerrak bizi izan zituen, berez herri liberala zen, Donostiako bertakotasuna zela eta, bertako baserriak erreak izan ziren.

Mende honen hasieran, bertan 3.000 biztanle inguru bizi ziren, denak euskera zutela hizkuntza bakarra bezala, gerra zibilaren ondorioz, 50 eta 60 hamarkadetan, bertako industria goruntz egin zuela eta, emigrazio ugari izan zen euskalerri osoan bezala, gehienbat Extremadura, Castilla eta Leon-etik, auzo berriak sortuaz. Horiek beraien hizkuntza ekarri zuten, bertako hizkuntza zanpatua eta debekatua izan zela medio, herria eldardundu egin zen, gaur egun arte.

 

Hasierara itzuli

 

 

HERNANI, sagardoaren lurraldea.
Jon Garmendia Olarra, 2000. jongar@jet.es