IKUSGARRIAK
 |
Udaletxea
Udaletxea 1875 urtean berreraiki zen, 2. karlista gerra
suntzitu egin bait zuen. Barruan armamentu depositua zegoela eta, etsaiak granada baten
bidez eraikuntza bota egin zuen. Eraikuntza errektangularra da, 3 soilairukoa, bere baitan
7 arkuak dituelarik. Web honen sarreran bere argazki bat duzue. |
San Joan Bataiatzailea eliza
Gela bateko eliza, gurutze latinazkoa, XVI garren
mendean eraikia, hasieran zurezkoa egin omen zuten, arrizkoa eraikitzen zuten bitartean.
Sarreran, kanpoko aldetik, ondarrezko arrian landuta, barroko gisako figurak landutak
daude, bertan egurrezko San Joan Bautistaren irudi bat dagoelarik, bildotsa bat eskutan
duela. Barruko aldea ere, barrokoa da. |

|
 |
SAN AGUSTIN KONBENTOA Bere garaian, Hernaniko San Joan Bautista parrokia izan zen, XII.
mendean eraikia izan zen, eta erromanikoa da. 1825. urtean berreraikia izan zen, 1808
urtean errea izan zelarik |
| PORTALONDO Erdi aroan eraikia, defentsarako prestaturik zegoen, arriak
"silleria"-zkoak dira |
 |
Beste eraikuntzak
AIERDI, EGINO JAUREGIAK : Biak kale nagusian, herriko jauntxoen etxe-bizitza izanik.
SANTA BARBARA : Frantzesak eraikitako fuerte-a dugu hemen, honezkero bere hormak
erdi desagerturik izan arren, bertatik Hernani, Donostia, itsasoa eta inguru guztiak
ikusteko aukera dago.
Hasierara itzuli
|